E-mail
Ongietorri

Ongi etorri  Webgune honetara, Zarauzko Arraun Elkartearen txoko birtualera. Gure asmo nagusia elkartearen berri azaldu eta Traineru eta Batelen jarraipen bat eginez kirol hau zuri hurbiltzea da. Eutsi Goiai !!! Aupa Enbata !!!

 

 
E-mail
Historia

 

ZARAUTZ ARRAUN ELKARTEA sortu aurrea

Orain arte ezagutzen den Gipuzkoako estropadarik zaharrena Zarauzko eta Getariako txalupa banak 1761eko maiatzaren 2an egindako da. Irteera “Umallarria” edo Mollarri uharteko muturrean zuen eta helmuga Donostiako moilan. Txalupa bakoitzeko tripulazioa 11 lagunek osatuko zuten eta irabazleak, 100 ezkutuko saria jasoko zuen galtzailearen eskutik. “Salea” deitzen zaion estropada honen irabazlearen berririk ez da tamalez gaur egunera iritsi.
 
E-mail
Enbata

GARAIKIDEA

2006. urtean, Zarautz Kontxan sartu zen eta sailkapen orokorrean laugarren izan ziren euren tanda irabaziz.
2007an berriro ere Kontxako estropadarako sailkatzea lortu zuten eta baita laugarren izan ziren aurreko urtean bezala tanda irabaziz. Baita, urte honetan, aurreneko aldiz Donostian ospatutako Gipuzkoako Traineru Txapelketa irabazi zen. 2007. urte honetan ere, TKE ligaren barnean Zarauzko ENBATA ontziak Zumaiako bandera irabazi zuen.