Tu carrito está vacío
Berriak
 

2010/08/02

 

Zumaiako estropadan Zarauzko ENBATAk lortu du azkena ez izatea.

 

ENBATA trainerua Zumaiako XXV. Ikurrinan hamaikagarren sailkatu da San Miguel Ligan zuen arantza atereaz.

Uztaileko azken egunean eta abuztuaren lehen egunean ospatu diren San Miguel Ligako bi estropadetan Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi ditu, eta Oriori sei puntu jan dizkio eta Ligako sailkapen orokorrean bi puntura jarri da.

Larunbatean, uztailak 31, Getxoko XXXII. Ikurrina jokatu zen eta Bermeoko Urdaibai traineruak irabazi zuen bandera 19.23,42 denbora eginaz helmugan eta Orio seigarren sailkatu zen.

Zarauzko ENBATA trainerua Gaizka Garmendiak gidatuta hamabigarren sailkatu zen 20.35,42 denbora eginaz.

GETXOKO ESTROPADEN XXXII. Ikurrina

1. Urdaibai                             19.23,42

2. San Juan                            19.28,32

3. Pedreña                              19.30,22

4. Tiran                                  19.31,18

5. Castro                                19.37,14

6. Orio                                    19.47,42

7. Kaiku                                 19.47,78

8. San Pedro                          19.49,82

9. Astillero                             20.01,90

10.Hondarribia                     20.03,20

11.Zumaia                             20.04,72

12.Zarautz                             20.35,42

 

Igandean, abuztuak 1, eguardiko 12etan hasita, Zumaiako urtean Zumaiako XXV: Ikurrina jokatu da eta atzo bezala Bermeoko Urdaibai nagusitu da, baina zarauztarrontzat albiste pozgarria izan da hamaikagarren sailkatu direla Zumaiako Aita-Mari ontziari bost segundu atereaz helmugan.

Zumaiako XXV. Ikurrina hiru txandetan ospatu da. Lau luze eta hiru ziaboga egin behar izan dituzte lehiatu diren 12 traineruetako arraunlariek  baina bigarren kaleko balizak nahiko lan eman ditu eta bigarren txandaren hasiera ia ordu erdiz atzeratu behar izan da arraunlarien artean urduritasuna areagotuz. Esan behar atzo, uztailak 31, KAE/ARC 2 mailako estropada jokatu zela eremu berdinean et abigarren kaleko baliza honek ere hainbat arazo sortu zituela eta estropadaren hasiera ordu laurdenez atzeratu behar izan zela.

Zarauzko ENBATA lehen kaletik egin du arraun eta estropada bikaina egin du Astillerongatik 11 segundotara sailkatuz eta Zumaiaren aurretik sailkatuz.

Zumaiako eremuko marka edo errekorra ere Urdaibaik lortu du hobetzea 19.23,93 denbora eginaz

ZUMAIAKO XXV. IKURRINA

1. Urdaibai                             19.23,92

2. Orio                                    19.26,68

3. Pedreña                              19.28,50

4. San Juan                            19.34,78

5. Castro                                19.36,22

6. San Pedro                          19.39,02

7. Hondarribia                      19.43,06

8. Kaiku                                 19.43,50

9. Tiran                                  19.44,28

10.Astillero                            20.00,04

11.Zarautz                             20.11,74

12.Zumaia                             20.16,98

 

Egin dituzte San Miguel Ligako traineruek egin beharreko estropaden erdia eta Orioko ontziak jarraitzen du lider  punturekin San Miguel Ligan lehen hamar estropadak jokatu eta gero baina Urdaibai asko hurbildu zaio astebukaera honetan irabazi dituen bi estropadek eman dizkioten puntu kopuruagatik.

Zarauztarrak sailkapen orokorrean azken postuan jarraitzen dute.

Sailkapen orokorrra San Miguel Liga ACT:

1 Orio Amenabar 102
2 Urdaibai Umpro Avia 100

3 San Juan Iberdrola 86
4 Tirán Pereira 75
5 Pedreña  74
6 Naturhouse Castro 70

7 Astillero 68
8 San Pedro Ecolmare 63

9 Hondarribia Orsa 53
10 Kaiku Ambilamp 53
11 Zumaia Altuna y Uria 25
12 Zarautz Inmob. Orio 11

 

Orain San Miguel Ligak atsedenaldia hartuko du Espainiako Txapelketak ospatuko direlako abuztuaren 7an eta 8an Kantabriako Pedreña herrian.

Eta ondoren, abuztuaren 14ean eta 15ean Zarauzko XXXIII. Ikurrina jokatuko da bi jardunaldietara. Beraz, Zarauzko arraunzaleok San Miguel Ligako bi estropada bikainaz gozateko aukera izango dugu eta bide batez gure ENBATA traineruko arraunlariak animatu eta babesa eskain nahiz eta aurtengo denboraldian emaitzak ez diren onak izan. Arraunlariek merezi dute urte guztian zehar egin duten lanaren ordaina eta beraz GORA ENBATA,animo mutilak!!!!!

 

 

Zarauzko ENBATA sailkapen erdian jarraitzen du KAE/ARC 2. mailako ligan bi estropada bikainen ondoren.

Larunbatean, uztailak 31, Zumaian jokatu zen TKE/ARC 2 mailako Zumaiako II. Ikurrina Portugaletek irabazi du.

Zarauztarrak lehen txandan parte hartu behar izan dute eta laugarren kaletik arraun egin behar izan dute. Oso estropada bikaina egin Koldo Gartzia patrioak bikain gidatuta. Azkenean zazpigarren sailkatu dira 21.08 denbora eginaz , seigarren izan diren Getariko ontzitik  hiru segundutara.

Zumaiako ontziak estropada izugarria eginaz hirugarren txandan erraz nagusitu da eta sailkapen orokorrean hirugarren sailkatu da.

Zumaiako II. Ikurrina

Portugalete Ballonti 20:41,22

Ondarroa A.E. 20:45,39                   

Zumaia Altuna y Uria 20:52:05

S.D. Santoña C.R. 20:56,49

C.R. Colindres 21:01,87

Getaria Indaux 21:05,86 

Zarautz A.E. 21:08,22

Hibaika A.E. 21:09,35

Donostiarra B 21:28,00

10º San Pedro 21:28,99

11º S.D.R. Castro 21:38,26

12º Naturhouse - Mundaka 21:41:40 

13º Raspas A.E. 21:39,16

14º Ciudad de Santander 21:46,36

15º C.N. Luanco 21:53,24

16º Lutxana A.E. 22:44,14

 

Igandean Pasaiako urtean Hibaikak Arraun Elkarteak antolatu duen  TKE/ARC 2 mailako IV. Hibaika bandera Santoñak irabazi du.

Erlojuaren kontra binaka atereaz egin da estropada, lau luze eta hiru ziaboga egin behar izan dituztelarik 16 elkarteko traineruko arraunlariek.

Zarauzko ENBATA bederatzigarren sailkatu da estropada ona egin eta gero. Lehen sailkatu den Santoñako traineruak 38 segundu atera dizkie zarauztarrei. Zumaiarrek larunbatean lortutako hirugarren postua errepikatu dute astebukaera biribila osatuz. Sailkapen orokorrean laugarrenak dira. Getariarrak, berriz, laugarren sailkatu dira eta esan behar astebukaera hau ez dutela hain gogokoa izango nahiz eta sailkapen orokorrean bigarren jarraitzen duten.

II Bandera Ciudad de Avilés

S.D. Santoña C.R. 20:14,68

Portugalete Ballonti 20:18,82

Zumaia Altuna y Uria 20:21,84

Getaria Indaux 20:26,04

Ondarroa A.E. 20:33,70:06

C.R. Colindres 20:34,62

Donostiarra B 20:38,44

Hibaika A.E. 20:40,96

Zarautz A.E. 20:53,04:44

10º Naturhouse - Mundaka 20:53,20

11º C.N. Luanco 20:59,72

12º S.D.R. Castro 21:00,28

13º Raspas A.E. 21:09,80

14º San Pedro 21:11,66

15º Lutxana A.E. 21:23,36

16º Ciudad de Santander 21:29,72

 

Sailkapen orokorra  TKE/ARC 2. maila:

1º Portugalete Ballonti 138 puntu
2º Getaria Indaux 123 puntu
3º S.D. Santoña C.R. 122 puntu

4º Zumaia Altuna y Uria 119 puntu
5º Ondarroa A.E. 119 puntu

6º C.R. Colindres 101 puntu
7º Naturhouse - Mundaka 97 puntu
8º Donostiarra B 92 puntu

9º Hibaika A.E. 85 puntu
10º Zarautz A.E. 79 puntu
11º S.D.R. Castro 63 puntu
12º San Pedro 62 puntu

13º Ciudad de Santander 55 puntu
14º C.N. Luanco 48 puntu
15º Raspas A.E. 36 puntu
16º Lutxana A.E. 19 puntu

 

Datorren astebukaeran, abuztuaren 7an, larunbata, KAE/ARC 2 mailako estropada Ondarruan ospatuko da eta igandean, berriz, Getarian estropada 12:00etan hasiko delarik.

 

 

2010/07/18

 

Galiziako estropadetan zaharrak berri Zarauzko ENBATArentzat.

ENBATA trainerua Galizian asteburuan jokatutako bi estropadetan hamabigarren sailkatu da San Miguel Ligako aurreko lau estropadetan bezala.

Larunbatean, uztailak 17, Moañan Bandeira Concello de Moaña jokatu zen eta San Juan traineruak aurrenekoz irabazi du San Miguel ligako bandera bat eta bikain dabilela erakutsi du berriro.

Estropada erlojuaren kontra izan zen estropada lerrokatuta jokatzekoa zen, baina Vigoko itsasadarra nahasia da oso, eta txalupa motordun bat ez denean, ontzi handi bat izaten da zailtasunak sortzen dituena. Ontzi handi batek aurrean eraman zituen kanpoko balizak eta estropada erlojuaren kontra lau luze eta hiru ziabogetara jokatu behar izan zen.

Zarauzko ENBATA aurrena atera behar izan zuen eta inolako erreferentziarik gabe arraun egin behar izan zuten. Sailkapen nagusian, guretzat zoritzarrez, azkena sailkatu zen.

BANDEIRA CONCELLO de MOAÑA

1. San Juan                            20.07,08

2. Urdaibai                             20.12,72

3. Tiran                                  20.15,58

4. Orio                                    20.20,39

5. San Pedro                          20.27,94

6. Astillero                             20.30,26

7. Castro                                20.30,33

8. Kaiku                                 20.34,93

9. Hondarribia                      20.35,81

10.Pedreña                            20.35,81

11.Zumaia                             20.54,72

12.Zarautz                             21.16,47

 

Igandean, uztailak 18, eguardiko 12etan hasita, baita ere Moañan uretan Bandeira AFAMO jokatu da eta oso estropada ikusgarri eta borrokatuan Pedreña nagusitu da.

12 ehuneko bakarrik atera dizkie berdinduta helmugaratu diren txande berdinean arraun egin duten Orio eta Tirango traineruei. Hainbat eta hainbat eztabaidaren ondoren epaileek Pedreña izan dela irabazle eta Orio Tiranen aurretik iritsi dela erabaki dute. Oso tristea da horrelako lehiaketa batean helmugako denborak hartzeko “foto finish” delako ez egote aeta denborak epaileek eskuz hartu beharra oraindik ere 2010. urtean. Eta gero esango dute arraunlariak ondo bizi direla. Kar, kar, kar. Bada garaia TKE/ACT arraun elkarteak teknologiak era zuzenean erabiltzne hastea ikuskizuna izan nahi duen arraun estropadetan. TKE/ACT Arraun Elkarteko Piter Bravo eta gerentea den Iñaki Mikeok badaukate lana hainbat gauza bideratzen.

Bandeira Afamo hiru txandetan ospatu da. Lau luze eta hiru ziaboga egin behar izan dituzte lehaitu diren 12 traineruetako arraunlariek.

BANDEIRA AFAMO MOAÑA

1. Pedreña                              20.10,00

2. Orio                                    20.10,12

3. Tiran                                  20.10,12

4. Hondarribia                      20.14,00

5. Urdaibai                            20.14,72

6. San Pedro                          20.15,48

7. Castro                                20.24,03

8. Astillero                             20.25,27

9. San Juan                            20.33,91

10.Zumaia                             20.45,15

11.Kaiku                                21.01,83

12.Zarautz                             21.04,17

 

Orioko ontziak jarraitzen du lider 61 punturekin San Miguel Ligan lehen sei estropadak jokatu eta gero.

Sailkapen orokorrra San Miguel Liga ACT:

1 Orio Amenabar 61
2 San Juan Iberdrola 54
3 Urdaibai Umpro Avia 53
4 Pedreña 45
5 Astillero 44
6 Tirán Pereira 43
7 Naturhouse Castro 40
8 Hondarribia Orsa 37
9 San Pedro Ecolmare 36
10 Kaiku Ambilamp 32
11 Zumaia Altuna y Uria 17
12 Zarautz Inmob. Orio 6

 

Esaten denez Liga talde erregularrenak irabzten omen du, eta hortan gutxienez ENBATA trainerua erregularrena izaten ari da sei estropadetan hamabigarren sailkatu baitira. Bueno, animo mutilak!!!!!

Galiziak irabazi ditu Euskotren ligako hirugarren eta laugarren estropadak etxean.

Zumaiako Aita-Mari trainerua Gipuzkoa ordezkatuz bigarren sailkatu da Moañan jokatu diren bi estropadetan.

Galiziak iragarpenak bete zituen eta larunbatean, uztailak 17, erlojuaren kontra jokatutako Bandeira Concello irabazi zuen Gipuzkoa ordezkatu zuen Zumaiari 11 segundo atereaz.

BANDEIRA CONCELLO MOAÑA

1. Galizia                            11.24,95

2. Gipuzkoa                       11.35,11

3. Bizkaia                           11.46,40

4. Cantabria                       12.31,38

 

Igandean, uztailak 18, Bandeira Afamo ere Galiziak irabazi dio Zumaiako ontziari eta honela Gipuzkoa eta Galiziako selekzioak bedrinduta daude sailkapen nagusian.

BANDEIRA  AFAMO

1. Galizia                            11.24,95

2. Gipuzkoa                       11.35,11

3. Bizkaia                           11.46,40

4. Cantabria                       12.31,38

 

Zarauzko ENBATA sailkapen erdian KAE/ARC 2. mailako ligan.

Larunbatean Donostiako Kontxan jokatu zen TKE/ARC 2 mailako II. bandera Donostiarra Getariak irabazi du.

Zarauztarrak lehen txandan parte hartu behar izan dute eta lehen kaletik, San pedro abenida deritzonetik, arraun egin behar izan dute. Hiru lehen luzeak bikainak egin eta gero azken luzean euren kaletik joan behar izan duteb eta olaturik ezin harturik ibili dira Koldo Gartziak gidatuta ontzia. Azkenean bederatzigarren sailkatu dira.

 

alt

 

II. bandera Donostiarra

Getaria Indaux 21:27:59                   

Ondarroa A.E. 21:30:47                    

Portugalete Ballonti 21:39:96

Naturhouse - Mundaka 21:41:40 

Zumaia Altuna y Uria 21:42:00 

C.R. Colindres 21:49:75

S.D. Santoña C.R. 22:00:11

Hibaika A.E. 22:02:28

Zarautz A.E. 22:03:64

10º Donostiarra B 22:17:19

11º San Pedro 22:24:28

12º Ciudad de Santander 22:25:71

13º C.N. Luanco 22:33:87

14º Lutxana A.E. 22:34:52

15º S.D.R. Castro 22:59:89

16º Raspas A.E. 23:19:96

 

Igandean Pasaiako urtean Hibaikak Arraun Elkarteak antolatu duen  TKE/ARC 2 mailako IV. Hibaika bandera Santoñak irabazi du.

alt

 

 

Erlojuaren kontra egin da estropada, lau luze eta hiru ziaboga egin behar izan dituztelarik 16 elkarteko traineruko arraunlariek.

Zarauzko ENBATA amargaren sailkatu da nahiko estropada ona egin eta gero. Lehen sailkatu den Santoñako traineruak 35 segundu atera dizkie zarauztarrei. Getariarrak larunbatean lortutako garaipena ezin izan dute errepikatu Pasaikao ibaiako ur gogorretan eta bosgarren sailkatu dira, sailkapen orokorrean bigarren jarraitzen dutelarik Portugaleteren atzetik. Zumaiako Aita-Mari ontziak aste bukaera bikaina burutu duela esan daiteke, larunbatean Donostian bosgarren sailkatuz eta igandean Pasaian hirugarren izanik. Sailkapen orokorrean hirugarren dira.

IV. Hibaikako ikurriña

S.D. Santoña C.R. 20:41:22

C.R. Colindres 20:51:18

Zumaia Altuna y Uria 20:53:28

Portugalete Ballonti 20:56:60

Getaria Indaux 20:59:48

Donostiarra B 21:06:42

San Pedro 21:08:28

Ondarroa A.E. 21:11:06

Hibaika A.E. 21:11:78

10º Zarautz A.E. 21:14:44

11º Naturhouse - Mundaka 21:14:88

12º Ciudad de Santander 21:18:16

13º S.D.R. Castro 21:35:64

14º Lutxana A.E. 21:40:32

15º Raspas A.E. 21:41:06

16º C.N. Luanco 22:00:04

 

 

Sailkapen orokorra  TKE/ARC 2. maila:

1º Portugalete Ballonti 95 puntu
2º Getaria Indaux 86 puntu
3º Zumaia Altuna y Uria 81 puntu
4º S.D. Santoña C.R. 77 puntu
5º Ondarroa A.E. 77 puntu
6º Naturhouse - Mundaka 76 puntu
7º C.R. Colindres 67 puntu
8º Hibaika A.E. 61 puntu
9º Donostiarra B 60 puntu
10º Zarautz A.E. 56 puntu
11º Ciudad de Santander 49 puntu
12º S.D.R. Castro 49 puntu
13º San Pedro 44 puntu
14º C.N. Luanco 33 puntu
15º Raspas A.E. 24 puntu
16º Lutxana A.E. 15 puntu

 

 

2010/07/11

Kale zozketak erabat baldintzatutako astebukaera

Urdaibaik irabazi du Pedreñako urtean San Miguel ligako hirugarren estropada.

Haize handia etsai zutela jardun zuten arraunlariek, eta kale zozketak izugarrizko garantzia izan zuen.

Lehen txandan egin zuten arraun Zarauzko ENBATAko arraunlariak bigarren kaletik. Txanda Kaikun irabazi zuen, bigarren Tiran sailkatu zen, hirugarren Zumaiako Aita-Mari trainerua eta zarauztarrak laugarren izan ziren baina esperantzako estropada egin zuten azken luzea izugarria eginik zumaiarrengatik lau segundutara sailkatuz.

Pedreñako estropada Urbaibaik irabazi du, ezusteko aurkaria San Juan izan dutelarik. Lehen luzetik lehia estua eduki zuten txandako bi indartsuenek. Lehen ziabogan, segundo bateko tartea zegoen bizkaitarren alde. Bigarrenean, irauli egin zen kontua. San Juan zen aurretik, segundo batez. Hirugarrenean jo zituen bereak eta bi Urdaibaik, eta aldea handituz, azken luzean pixka bat handitu zuen tartea. Azkenean, lau segundo kendu zizkion Pasai Donibaneko ontziari. Lehen bandera tostetan zeukaten. Erakutsi zuten arraunlari propioen muga arazoa gertatzen bazaie ere banderen lehian daudela. Borroka horretatik urrun Orio eta Castro ibili ziren. Hasieratik atzean, eta gero eta atzerago. Ederki azaltzen du sailkapeneko postuak: Orio seigarren, eta Castro zazpigarren. Bien eta bi onenen artean Pedreña. Astillero eta Kaiku sartu ziren.

Marina de Cudeyo –Pedreña

1. txanda

Kalea  Postua   Ontzia                 Amaiera

1.         8.          Tiran                   20.29,44

2.        12.         Zarautz               20.57,60

3.         5.          Kaiku                 20.27,09

4.        11.         Zumaia               20.53,12

 

2. txanda

Kalea  Postua   Ontzia                 Amaiera

1.         4.          Astillero              20.23,44

2.        10.         San Pedro           20.32,61

3.         9.          Hondarribia        20.32,42

4.         3.          Pedreña              20.15,10

 

3. txanda

Kalea  Postua   Ontzia                 Amaiera

1.         2.          San Juan             20.11,64

2.         6.          Orio                    20.27,73

3.         1.          Urdaibai             20.07,46

4.         7.          Castro                20.27,98

 

 

Astillerok laugarren kalearen abantailak profitatuz juxtu_juxtu  irabazi du Portugaletek San Miguel ligako laugarren estropada.

Itsasoak, korronteak eta kale zozketan baldintzatutako estropada berri bat ospatu da Portugalete neta Astilleroko ontzaik laugarren kalearen abantailak aprobetxatuz San Juanen aurretik sartuta helmugara irabazi du Ambilamp estropada.

Oriotarrak bigarren txandan hirugarren kaletik arraun eginaz izugarrizko estropada egin dute eta azkenean hirugarren sailkatu dira.

Zumaiarrak lehen txandan hirugarren kaletik joan dira eta oso estropada bikaina eginaz azkenean zazpigarren sailkatu dira.

ENBATA trainerua lehen txandan lehiatu da eta zorte txarra jarraituz kale zozketan lehen kalea suertatu zaio, gaurko egunean inolako zalantzarik gabe kaletik madarikatuena. Sailkapen orokorrean hamabigarren sailkatu dira baina kontuan eduki behar da San Miguel Ligako lehen lau jardunaldietan ospatu diren lau estropadetan lehen ziabogetan azkenak izan direla gaur izan ezik, bigarren txandan lehen kaletik joan den Castro eta bigarren txandan lehen kaletik joan den Pedreña eta bigarren kaletik joan den Urdaibai atzean izan dituelarik. Honek garbi adierazten du zarauztarrek estropada ona egin dutela baina kale zozketak baldintztau duela gaurko emaitza.

Garbi da zarauztarrok zorte pitxin bat behar dutela kale zozketan emaitza hobeak lortzeko. Ez dakigu Arantzazuko Amabirjinari edo nori otoi edo eskatu beharko diogun datorren estropadetan kale zozketan zorte apur bat izateko. Sorginkeritan sinistu beharko ote dugu?

 

III. Bandera Ambilamp –Portugalete

1. txanda

Kalea  Postua   Ontzia                 Amaiera

1.        12.          Zarautz              19.58,38

2.         4.           Hondarribia       19.20,29

3.         7.           Zumaia               19.29,41

4.        10.          San Pedro           19.39,13

 

2. txanda

Kalea  Postua   Ontzia                 Amaiera

1.        11.         Castro                 19.40,44

2.         5.          Tiran                   19.25,36

3.         3.          Orio                    19.09,25

4.         6.          Kaiku                  19.25,92

 

3. txanda

Kalea  Postua   Ontzia                 Amaiera

1.         9.          Pedreña              19.30,74

2.         8.          Urdaibai             19.29,60

3.         2.          San Juan             19.07,34

4.         1.          Astillero              19.04,13

 

 

 

Getaria-Tolosak irabazi ditu EuskoTren ligako lehen bi estropadak

Hasi da Euskotren liga, eta aurreneko bi estropadak Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen zuten Getaria-Tolosa arraunlariek irabzi dute. Getaria-Tolosa traineruan bi arraunlari zarauztar ari dira arraunean: Mertxea Aizpuru aeta Edurne Segurola. Zorionak Getaria-Tolosako neskoi eta ea datorren astebukaeran Gipuzkoako herrialdearen ordezkari izango diren zumaiarrek ere Galiziako uretan ospatuko diren bi estropadak irabazteko zortea duten. Aupa Gipuzkoa!!

 

 

KAE 2 mailan bikain zarauztarrak

Astebukaera honetan bi jardunaldi jokatu dira KAE/ARC 2 mailan.

Portugaleteko uretan ospatu zen Areetako ikurriña larunbatean eta ibaian jokatu zen estropada honetan ere kale zozketak erabat baldintzatu zuen estropada.

Lau txandetan lehen kaletik atera ziren traineruak izan ziren irabazleak. Honela, bigarren txandan lehen kaletik atera ziren zarauztarrak eta sailkapen orokorrean hirugarren sailkatu ziren Koldo Gartzia patroiak maixuki gidatutako ENBATA traineruko arraunlariak.

Irabazleak laugarren txandan lehen kaletik arraun egin zuten Portugaletekoak izan ziren eta bigarren hirugarren txandan lehen kaletik atera ziren Mundakatarrak izan ziren.

Getariarrek ez zuten batere zorterik izan eta 12. sailkatu ziren eta Zumaia B zortzigarren.

Igandean San Pedro bandera Pasaian ospatu da erlojuaren aurka. Irabazleak Santoña izan dira eta zarauztarrak bederatzigarren sailkatu dira. Getariako ESPERANTZA ontzia bosgarren sailkatu da eta Zumaiak B zortzigarren, zarauztarrei 20 ehuneko bakarrik atereaz. Garbi da zarauztar arraunlari gazte eta hasi berriak asko hobetzen ari direla. Animo mutilak!!!

 

2010/07/04

Hasi da San Miguel liga

Oriok erakustaldia emanda irabazi du San Miguel ligako aurreneko estropada, Bilbon, erlojuaren aurka

2010eko uztailaren 3an Bilbo Hiria banderarekin San Miguel Liga Orioko traineruaren garaipenatekin eta emaitza oso kaskarrekin Zarautz Arraun Elkarteko ENBATA traineruarentzat.

Bilbon traineruen arteko lehiaketa erregularrik preziatuena den San Miguel Ligari hasiera eman zaio erlojuaren aurka, hiru txandatan banatuta, eta hirugarren txandan aritu den Orio garaile izan da 19:28,60 denbora ikusgarria eginaz, 2008 urtean Castrok egindako 19:34,52 denbora sei segundotan jaitsiz. Benetan ikusgarria Orioko Mirotza traineruko arraunlariek eman duten ikuskizuna.

Zarauztarrak bigarren tandan arraun egin dute eta azkenean hamabigaren sailkatu dira Nerbioiko ur pisutsu eta zikinetan.

Zarauzko ontzian TKE/ACT ligan arraun egin duen  arraunlari gazteena izan da Xabier Arratibel zarauztarra. Beraz, gazteak gogor eta animoz datoz ZAE-k etorkizuna duela argi utziz.

Bilbo Hiria bandera

Erlojupekoa

Postua    Ontzia                   Denbora

1.          Orio                  19:28,60

2.          Pedreña            19:38,64

3.          San Juan           19:39,46

4.          Castro               19:41,08

5.          Urbaibai            19:42,08

6.          Kaiku                19:43,20

7.          Tiran                 19:51,20

8.          San Pedro          19:53,38

9.          Hondarribia       19:54,56

10.        Astillero             19:59,08

11.       Zumaia                20:06,38

12.       Zarautz               20:28,70

Oriok irabazi du San Miguel Ligako Movistar Bandera

Oriok gaur, 2010eko uztailaren 4ean, igandea, Donostiako Kontxako uretan ospatu den San Miguel  Ligako bigarren bandera jarraian, Movistar Bandera, irabazi du atzokoa ez zela zoriz izan baizik eta ondo irabazitako eta landutako garaipena.

Orioko Mirotza traineruak hirugaren tandak parte hartu du hirugarren kaletik. Lehen kaletik San Juaneko Erreka ontzia, bigarren kaletik Castroko Marinera eta laugarren kaletik Pedreñako trainerua lehiatu dira. Hirugarren ziaboga eman dutenean Castroko ontzia aurretik zen hiru segundu Oriori atereaz baina laugaren luze ikusgarri baten ondoren oriotarrak lehenak izan dira helmugan 20:29 denbora eginaz eta Castrori hamar segundu atereaz.

Zarauzko ENBATAk lehen tandan lehiatu behar izan du laugarren kaletik eta atzo bezala hamabigarren sailkatu dira Oriotik oso urrun.

Movistar bandera-Donostia

Postua    Ontzia                   Denbora

1.          Orio                  20:28,44

2.          Castro               20:38,00

3.          San Pedro         20:42,23

4.          Urdaibai           20:45,54

5.          Astillero           20:46,43

6.          Hondarribia      20:48,35

7.          San Juan           20:49,82

8.          Pedreña          20:53,03

9.          Tiran              20:58,83

10.        Kaiku             21:03,19

11.       Zumaia            21:21,57

12.       Zarautz            21:47,85

Garbi dago momentuz Zarauzt oso atzean dagoela eta ACT ligan mantendu ahal izateko lan asko egin beharko dutela.

Animo mutilak eta GORA ZARAUTZ!!

Zorionak Orio bi garaipen ikusgarriengatik eta emandako ikuskizunagatik.

KAE/ARC 2 Liga

Portugaletek irabazi du Donibane Lohitzunen ospatu den bandera eta getariarrak bigarren sailkatu dira KAE/ARC 2 mailako lider jarraituz. Zumaiarrak laugarren sailkatu dira eta zarauztarrak 11. sailkatu dira.

Zarauzko ENBATA traineruak Gaizka Garmendia patroiak gidaturik estropada bikain batean euren tanda irabazi dute eta sailkapen nagusian 11. sailkatu dira.

Zarauztarren traineruan Asier Mugertza eta Markel Garciandia jubenilak eta aurreneko urteko seniorrak diren Daniel Irasuegi, Beñat Eizagirre, Xabier Arratibelek arraun egin dute. Eurekin batera oraindik bi hilabete bakarrik arraunean damazkin Hasier Olea tolosarrak eta zarauzko arraunlari beteranoak diren Ibon Etxabe, Imanol Alday, Arkaitz Zulaika eta Arkaitz Etxanizek arraun egin dute. Trainerua Joseba Azpiroz lizartzatarrak, Igor Sagardogi azpeitiarrak, Iñaki Nazabal elduaindarrak osatu dute Gaizka Garmendia izan delarik gaur patrio baina estropada gehienetan Koldo Gartzia patrio jubenila izan delarik eta izango delarik patrioa. Beraz, Zarautz Arraun Elkarteak Etorkizuna baduela garbi dago. Jarraitu gogor eta ilusioz lanean. AUPA MUTI

Hasi da San Miguel liga

Oriok erakustaldia emanda irabazi du San Miguel ligako aurreneko estropada, Bilbon, erlojuaren aurka

2010eko uztailaren 3an Bilbo Hiria banderarekin San Miguel Liga Orioko traineruaren garaipenatekin eta emaitza oso kaskarrekin Zarautz Arraun Elkarteko ENBATA traineruarentzat.

Bilbon traineruen arteko lehiaketa erregularrik preziatuena den San Miguel Ligari hasiera eman zaio erlojuaren aurka, hiru txandatan banatuta, eta hirugarren txandan aritu den Orio garaile izan da 19:28,60 denbora ikusgarria eginaz, 2008 urtean Castrok egindako 19:34,52 denbora sei segundotan jaitsiz. Benetan ikusgarria Orioko Mirotza traineruko arraunlariek eman duten ikuskizuna.

Zarauztarrak bigarren tandan arraun egin dute eta azkenean hamabigaren sailkatu dira Nerbioiko ur pisutsu eta zikinetan.

Zarauzko ontzian TKE/ACT ligan arraun egin duen  arraunlari gazteena izan da Xabier Arratibel zarauztarra. Beraz, gazteak gogor eta animoz datoz ZAE-k etorkizuna duela argi utziz.

Bilbo Hiria bandera

Erlojupekoa

Postua    Ontzia                   Denbora

1.          Orio                  19:28,60

2.          Pedreña            19:38,64

3.          San Juan           19:39,46

4.          Castro               19:41,08

5.          Urbaibai            19:42,08

6.          Kaiku                19:43,20

7.          Tiran                 19:51,20

8.          San Pedro          19:53,38

9.          Hondarribia       19:54,56

10.        Astillero             19:59,08

11.       Zumaia                20:06,38

12.       Zarautz               20:28,70

Oriok irabazi du San Miguel Ligako Movistar Bandera

Oriok gaur, 2010eko uztailaren 4ean, igandea, Donostiako Kontxako uretan ospatu den San Miguel  Ligako bigarren bandera jarraian, Movistar Bandera, irabazi du atzokoa ez zela zoriz izan baizik eta ondo irabazitako eta landutako garaipena.

Orioko Mirotza traineruak hirugaren tandak parte hartu du hirugarren kaletik. Lehen kaletik San Juaneko Erreka ontzia, bigarren kaletik Castroko Marinera eta laugarren kaletik Pedreñako trainerua lehiatu dira. Hirugarren ziaboga eman dutenean Castroko ontzia aurretik zen hiru segundu Oriori atereaz baina laugaren luze ikusgarri baten ondoren oriotarrak lehenak izan dira helmugan 20:29 denbora eginaz eta Castrori hamar segundu atereaz.

Zarauzko ENBATAk lehen tandan lehiatu behar izan du laugarren kaletik eta atzo bezala hamabigarren sailkatu dira Oriotik oso urrun.

Movistar bandera-Donostia

Postua    Ontzia                    Denbora

1.          Orio                            20:28,44

2.          Castro                       20:38,00

3.          San Pedro                 20:42,23

4.          Urdaibai                    20:45,54

5.          Astillero                   20:46,43

6.          Hondarribia              20:48,35

7.          San Juan                   20:49,82

8.          Pedreña                    20:53,03

9.          Tiran                        20:58,83

10.        Kaiku                       21:03,19

11.       Zumaia                     21:21,57

12.       Zarautz                     21:47,85

Garbi dago momentuz Zarauzt oso atzean dagoela eta ACT ligan mantendu ahal izateko lan asko egin beharko dutela.

Animo mutilak eta GORA ZARAUTZ!!

Zorionak Orio bi garaipen ikusgarriengatik eta emandako ikuskizunagatik.

KAE/ARC 2 Liga

Portugaletek irabazi du Donibane Lohitzunen ospatu den bandera eta getariarrak bigarren sailkatu dira KAE/ARC 2 mailako lider jarraituz. Zumaiarrak laugarren sailkatu dira eta zarauztarrak 11. sailkatu dira.

Zarauzko ENBATA traineruak Gaizka Garmendia patroiak gidaturik estropada bikain batean euren tanda irabazi dute eta sailkapen nagusian 11. sailkatu dira.

Zarauztarren traineruan Asier Mugertza eta Markel Garciandia jubenilak eta aurreneko urteko seniorrak diren Daniel Irasuegi, Beñat Eizagirre, Xabier Arratibelek arraun egin dute. Eurekin batera oraindik bi hilabete bakarrik arraunean damazkin Hasier Olea tolosarrak eta zarauzko arraunlari beteranoak diren Ibon Etxabe, Imanol Alday, Arkaitz Zulaika eta Arkaitz Etxanizek arraun egin dute. Trainerua Joseba Azpiroz lizartzatarrak, Igor Sagardogi azpeitiarrak, Iñaki Nazabal elduaindarrak osatu dute Gaizka Garmendia izan delarik gaur patrio baina estropada gehienetan Koldo Gartzia patrio jubenila izan delarik eta izango delarik patrioa. Beraz, Zarautz Arraun Elkarteak Etorkizuna baduela garbi dago. Jarraitu gogor eta ilusioz lanean. AUPA MUTI

KAE/ARC 2 Ligako bigarren estropada Getariak irabazi du Mundakan

Gaur, ekainaren 27a,  eguardi partean Mundakako uretan jokatu den KAE/ARC 2 Ligako bigarren estropadan Getariako trainerua izan da onena 21:40,61 denbora eginaz. Bigarren Zumaia izan da getariarrekin tanda berdinean izan duen lehiaren ondoren 10 segundotara. KAE 2 ligako faborito nagusienak diren lau traineruak azken eta hirugarren tandan parte hartu dute eta eguraldi aldaketa izan delako haizeak indar gehiago hartu duenez denbora nahiko txarrak egin dituzte eta tanda honetako irabazle izan den Santoña azken sailkapenean laugarren sailkatu da eta Portugalete 12..

Zarauzko Inmobiliaria Orio ontzia erlojupeko modalitatean parte hartu du eta azken sailkapenenean bederatzigarren sailkatu da 22:28,00 denbora eginaz. Kontuan izanik lehen jardunaldian hamabigarren izan zirela emaitza ona dela kontsidera daiteke nahiz et abigarren luze nahiko txarra egin duten baina laugarren luzean olatutxo batzuk hartu eta bikain amaitu dute estropada. Eurekin batera atera diren San Pedrotararrak deskalifikatuak izan dira bigarren ziaboga gaizki egiteagatik eta bigarren ziaboga honetan ere Hibaikako aurrekalaria ziaboga egitean uretara erori da.

alt

KAE 2 mailako hurrengo estropada uztailaren 4an, igandea, Donibane Lohitzunen jokatu da.

San Miguel Liga TKE/ACT ere datorren aste bukaeran hasiko da uztilaren 3an Bilbo neta 4ean, Donostian ospatuko diren bi estropadekin. Zorte on ENBATA eta aurrera mutilak, GORA ZARAUTZ

alt

Bestalde, atzo, ekainaren 26an, Donostian jokatu zen Gipuzkoako nesken traineru Ligako lehen estropada lau traineruk parte hartu zutelarik. Getaria-Tolosa nagusitu zen (11:12,43) bi luze eta ziaboga batera lehiatutako estropadan; Zumaiako trainerua izan zen bigarren, 11 segundotara; San Juan hirugarren sailkatu zen 28 segundotara eta Orio izan zen laugarrena 56 segundotara. Beraz, lehen estropada hau  Eusko Tren nesken traineru ligarako sailkatze estropada ere bazen, eta Getaria-Tolosa traineruak eta Zumaiak ordezkatuko dute, txandaka eta bakoitzak hiru estropadetan parte hartuz, Gipuzkoa. Zarauzko bi jardunaldietako estropadarrako Gipuzkoako txapelduna izango da parte hartzeko plaza irabaziko duena.

Beraz, Zoironak Zarauzko Arrain Elkartetik Getariako eta Zumaiako emakume eta gizonei aste bukaera honetan lortutako emaitza zoragarriengatik. Zorionak!!!

Zarautz Arraun Elkarteko arraunlariak hiru estropada  ezberdinetan lehiatu dira ekainaren 19an eta 20an.

Portugaletek irabazi du Luancon ospatu den TKE/ARC-2 Ligako aurreneko estropada.

2010eko ekainaren 20an, eguraldi nahiko eguzkitsu eta ipar-ekialdeko haizearekin jokatu da Luancon (Asturias) TKE/ARC-2 Ligako lehen estropada.

Bandera de Gozon Luancoko –erlojuaren aurka, binaka-   estropadan 16 traineruk  hartu dute parte eta Portugaleteko traineruak  irabazi du, Ondarroa bigarren sailkatu delatik eta Colindres hirugarren.

Urola eskualdeko traineruei dagokionez, Getariarrak zazpigarren sailkatu dira, Zumaia B ontzia zortzigarren izan da eta Zarautz B, berriz, hamabigarren sailkatu da zarauztar arraunlari askorentzat euren lehen traineru estropada izan den honetan. Iraila bitartean, beste hemezortzi jardunaldi gehiago jokatuko dituzte beraz ENBATA ontziko arraunlariek badute denbora hobetzeko eta emaitza onagoak lortzeko.

Urdaibaik irabazi du 500 metro sprint estropada

Bizkaiko GIZAKIA fundazioak 25. urteurrena dela eta antolatu duen 500 metroko Sprint estropada Portugaleten ospatu da ekainaren 20an.

Goizeko 11:30ean hasi den estropadan 18 traineru ziren parte hartzekoak baina azkenean 14 ontzi aurkeztu dira.

Portugaleteko ibaian, Zubi Esekiaren azpian, 6 kale antolatu dira eta ontziak elkarren aurka lehiatu dira 500 metroko ibilbidean zehar. Hainbat kanporaketaren ondoren, sei traineru iritis dira finalera eta bertan ENBATA traineruak parte hartu du. Finalerako sailkatu diren traineruek kanporaketan lortutako denboren arabera kaleak hautatzeko aukera izan dute eta zarauztarrak seigarren izan direnez 2. kalea suertatu zaie eta ibaian marea eta korronteen arabera izaten diren diferentziak kontuan izanik, azkenean seigarren sailkatu dira Bermeoko Urdaibai traineruak irabazi duen estropadan. Bigarren Hondarribia A sailkatu da.

III. Fermin Etxeberia memorialean ZAE-ko infantil, kadete eta jubenil mailako batelak partaide izan dira.

Hernaniko Arraun Elkarteak antolatu duen III. Fermin Etxeberria memoriala ospatu da Hernaniko Urumea ibaian. Estropada honetan infantil, kadete eta jubenil-senior mailako mutilen batelek parte hartu dute eta baita nesken batelak ere.

Memoriala 2010eko ekainaren 19an, goizez, ospatu da erlojupeko modalitatean. Infantil mailan San Pedroko garaile izan da Hernaniko mutilen aurretik. Zarauzko infantil mailako mutilak hirugarren sailkatu dira azken garaian ikasketak eta ikasturte amaierako azterketak izanik gutxi entrenatu baitute. Kadete mailan hamar batelek parte hartu dute eta zarauztarrak laugarren sailkatu dira. Kadete mailan ere San Pedroko ontzia izan da garaile. Jubenil-senior mailan 5 batel izan dira eta finalean Tolosarrak gailendu zaizkie zarauztarrei. Beraz, zarauztar jubenilak bigarren sailkatu dira. Nesken mailan 7 batelek hartu dute parte eta Tolosarrak izan dira irabazle. Baina datu aipagarri bezala esan behar da Tolosak 3 batel aurkeztu dituela nesken mailan. Zarauzko ontziak noiz ikusiko ditugu lehiatzen?

Bestalde, uda hastera doan honetan, arraunean hasteko, ikasteko edo frogatzeko aukera bikaina izan daiteke infantil, kadete eta jubenil mailako neska-mutilentzat. Beraz, bakarka edo taldean animatu eta azaldu Zarautz Arraun Elkarteak Aia-Orion duen lokalera. Han, arratsaldez, zain izango zaituztegu.

2010-06-14 ZARAUTZ ARRAUN ELKARTEAK

BAZKIDE KOUTAK KOBRATZEARI EKINGO DIO.

Zarautz Arraun Elkarteak 2010 urteko bazkide koutak kobratzen hasi da. Urte guztiko kuota 24 euroko izango da. Kontuan izanik aurtengo denboraldian bi traineru ENBATA lehiatuko direla estropada ezberdinetan, traineru bat TKE/ACT San Miguel Ligan eta beste trainerua KAE/ARC-2 mailan, gastuak asko ugaritu dira eta diru iturriak gutxitu, Zarautz Arraun Elkarteak ahalegin berezia egin nahi du bazkide berriak lortzeko. Beraz, arraunzale guztioi eta oro har zarauztarroi ZAE-ko bazkide izatera animatu nahi zaituztegu. Denon beharra dugu!

Bazkide izan nahi izanez gero, Zarautz Arraun Elkarteko zae001@gmail.com helbide elektroniko honetara idatz dezakezue edota 688664969 telefono zenbakira dei dezakezue.

2010-06-12 MUTRIKUKO XI. IKURRIÑA 

Bermeoko Urbaibai traineruak irabazi du Mutrikuko XI. Ikurriña.

2010eko ekainaren 12an, arratsaldeko 17.00etan hasita ospatu da Mutrikuko XI. Ikurriña eta bertan Bermeoko Urbaibai trainerua izan da garaile, bigarren San Juan Elkarteko Erreka trainerua 5 segundotara sailkatu delarik eta hirugarren Orioko Mirotza trainerua 11 segundotara.

Mutrikuko ikurriña hau hainbat talderentzat azken froga izan da traineru denboraldi berriari begira datorren astebukaeran hasiko baita TKE/ARC-2 liga VI Bandera de traineras de Gozon (Asturias) estropadarekin.

alt

alt

TKE/ACT San Miguel Ligako traineruentzat, berriz, entrenamentu froga ona izan da uztailaren 3an hasiko duten liga gogor eta ikusgarrirako.

Mutrikuko Ikurriñan 19 taldek parte hartu dute eta zarauztarren ENBATA trainerua hamaikagarren sailkatu da. Kontuan hartu behar da aste honetan zehar oso entrenamentu gogorrak egin dituztela ENBATAko arraunlariek eta entrenamentu horien “pisua” eta “zama” asko nabaritu dutela eta oraindik abiadura lantzeko dutela. Honela, datorren igandean, ekainaren 20an, Portugaleten Gizakia fundazioak  antolatu duen 500 metroko sprint estropadan parte hartzekoak direla euren prestakuntzan beste urrats bat gehiago emateko xedez.

alt

Mutrikuko XI. Ikurriñaren sailkapena.

1-    Urdaibai – 20:23

2-    San Juan – 20:28

3-    Orio – 20:34

4-    Hondarribia – 20:35

5-    Kaiku – 20:48

6-    Zumaia - 20:52

7-    Santurtzi - 21:01

8-    Isuntza - 21:10

9-    San Pedro - 21:12

10- Zierbana -21:12

11- Zarautz – 21:28

14- Getaria - 21:44

17- Zumaia B -22.09

Datorren astebukaeran, igandean, TKE/ARC-2 liga hasiko da VI. Bandera de traineras de Gozon (ASTURIAS) eta bertan izango dira Zarauzko ENBATA trainerua, Getaria Arraun Elkartekoa eta Zumai B trainerua.

Zorte on guztioi eta animo hastera zoazten ligan.

2010-05-29

Zarautz Arraun Elkarteak denboraldiari aurre egingo dioten arraunlariak aurkeztu ditu.

2010eko maiatzaren 29an, larunbatean, ZAE arraunlari plantila aurkeztu zuen Musika Plazan egindako ekitaldian.

alt

Herritar ugari bildu zen Musika Plazako kiosko ingurura,  Zarautz Arraun Elkarteko ENBATA traineruen aurkezpenera. Enbata traineru batek TKE/ACT San Miguel Ligan lehiatuko da eta bigarren trainerua, berriz, KAE/ACR 2 Traineru Ligan. “Aupa Enbata eta goazen aurrera”, esanez, aurkeztu zituen Antton Illarraamendi ZAE Zarauzko Arraun Elkarteko lehendakariak 40 arraunlariak, entrenatzaileak barne.

Arraunlari guztietatik 27 dira zarauztarrak, lau eskualdekoak (Aia, Orio eta Getariakoak), eta gainontzekoak Donostia, Eibar, Elduaien, Lazkao nahiz Tolosakoak. Arraun Elkarteko lehendakariarekin batera Jon Urien Zarauzko Udaleko alkatea eta Imanol Lasa Turismo zinegotzia izan ziren.

altalt

Arraunlari guztiak aurkeztu ondoren, ZAE-ko batzordeak ENBATA traineruaren erreplika eman zien beti Arraun Elkartea lagundu duten bi erakundeko arduradunei. Alde batetik, Musika Bandako txarangako kide bati Oparia Jon Urien eman zion eta bestea, berriz, buruhandien arduradunari Imanol Lasak.

      alt  alt

“Eta orain, anima ditzagun mutilak eta abes dezagun Enbata, Oriotik eta Zumaiatik entzuteko moduan” hitzekin amaiera eman zion ekitaldiari aurkezle lanak egin zituen Mikel Ugaldek.

Ondoren, Sardina jana eta sagardoa eta txalokina edateko aukera izan zuten aurkezpen ekitaldira hurbildutako herritarrak. Beraz, jan-edana nahikoa izan zen denontzat.

alt   alt

ARRAUNLARI SENIORRAK

Jose Ignacio Alberdi. Getaria.                                     Ekhi Illarramendi. Zarautz.      

Eneko Aldasoro. Lazkao.                                             Hegoi Intxauspe. Zarautz.

Imanol Alday. Zarautz.                                                 Danel Irasuegi. Zarautz. 

Ibai Alkorta. Getaria.                                                    Gotzon Iruretagoiena. Aia.

Gorka Areizaga. Getaria.                                              Igor Isasi. Eibar.

Xabi Arratibel. Zarautz.                                                Aitor Juaregi. Zarautz. 

Joseba Azpiroz. Lizartza.                                             Egoitz Maqueda. Zarautz. 

Beñat Eizagirre. Zarautz.                                            Andima Martinez. Zarautz.

Eneko Escudero. Eibar.                                              Mikel Mtnez de la Hidalga. Orio

Ibon Etxabe. Zarautz.                                                  Iñaki Nazabal. Elduaien.

Arkaitz Etxaniz. Zarautz.                                             Hasier Olea. Tolosa.

Jon Beñat Galarraga. Lazkao.                                      Igor Sagardogi. Azpeitia.

Alex Gomez. Zarautz.                                                   Joseba Segurola. Zarautz. 

Igor Gonzalez. Donostia.                                             Mikel Zapirain. Zarautz.

Iban Gonzalez-Etxabarri. Zarautz.                             Arkaitz Zulaika. Zarautz.

Bigarren urteko jubenilak                                        Patroiak

Unai Agirre. Zarautz.                                                    Gorka Aranberri. Zarautz.

Asier Aizpurua. Zarautz.                                               Gaizka Garmendia. Zarautz.

Hodei Atxega. Zarautz.

Joseba Crespo. Zarautz.                                                2. urteko jubenilen patroiak

Markel Garciandia. Zarautz.                                        Julen Emezabal. Zarautz.

Asier Mugertza. Zarautz.                                              Koldo Gartzia. Zarautz. 

alt

alt

2010-05-23  Gipuzkoako Trainerilla txapelketak Mutrikun

Gaur, maiatzaren 23a, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa lehiatu da Mutrikuko uretan eguraldi bikaina, eguzkitsuarekin. Itsaso bare egon da eta hego haizeak ederki berotu ditu bazterrak mutrikuar asko moila inguruko “igerilekuan” bainatzen ikusi ditugularik. Gazte mailako estropada amaitu denean, eguardiko hamabietan brisa zertxobait altxatu da baina momentu labur batean izan da eta berriro ere hego haziea nagusitu da.

Gazte mailako Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan Getariako ontziak izugarrizko  nagusitasuna erakutsi du eta erraz irabazi du Gipuzkoako Txapelketa Ligan gailendu den bezala. Gaur getariarrek 14:32 denbora egin dute et abigarren sailkatu den San Pedrori 15 segunduko aldea atera diote. Beraz, Getariako trainerillak bi “trapu” irabazi ditu bata Gipuzkoako Ligako eta bestea Gipuzkoako Txapelketakoa. Zorionak getariarrei. Zarauzko Arraun Elkarteko jubenilak gaur ere hirugarren amaitu dute brontzezko domina lortuz. Gipuzkoako Trainerilla Ligan ere hirugarren amaitu dute. Laugarren Tolosako mutilak izan dira.

alt

JUBENILAK

GOIAN: Joseba Crespo, Asier Mugertza, Koldo Gartzia (patroia), Unai Agirre eta Asier Aizpurua.
BEHEAN: Julen Usandizaga, Markel Garciandia eta Hodei Atxega

Zarauzko gazte mailako trainerilla honako hauek osatu dute denboraldian zehar: Asier Mugertza, Unai Agirre, Asier Aizpurua, Markel Garciandia, Joseba Crespo, Hodei Atxega, Julen Usandizaga eta Koldo Garcia patroia gisa.

Emakumezko kategorian ere Getariako neskek irabazi dute Gipuzkoako Liga eta baita Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa, eta mutil gazteak baino gutxiago ez izateko hauek ere bi bandera eraman dituzte Getariarantz. Beraz, zer ospatu badago gaur Getarian.

GIzonezko Federazio saria jokatu dute atzoko estropadan Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan lehiatzeko aukera lortu ez zuten lau trainerillek. Federazio sarian San Juan izan da garaile eta zarauzko trainerilla bigarren sailkatu da, atzo bezala sailkapen orokorrean seigarren sailkatuz. Zarauztarrek nahiko estropada txarra egin dute ez dute euren mailarik eman. Animo mutilak!!!

Gipuzkoako Txapelketa Orioko ontziak irabazi du 13:30 denborarekin. Beraz, oriotarrak dira 2010eko Gipuzkoako Trainerilla Txapeldunak. Bigarren San Pedro sailkatu da eta sanpedrotarrak izan dira Gipuzkoako Trainerilla Ligako irabazleak. Zumaiarrak hirugarren sailkatu dira eta Hondarribia laugarren helmugaratu da.

Orain maiatzaren 29 eta 30ean Getarian jokatuko den Euskadiko Trainerilla txapelketa geratzen da.

2010-05-16

Zarautz Arraun Elkarteko trainerillen berri Gipuzkoako Trainerillak Ligako azken bi jardunaldietan

Gaur, maiatzaren 15, arratsaldeko lau eta erdietan hasita jokatu da Gipuzkoako Trainerilla Ligako 6. jardunaldia. Gaurko, San Isidro eguna,  estropaden protagonista eguraldi makurra izan da izugarrizko euri jasak eta ipar mendebaldeko haize bolada indartsuak sufritu behar izan dituzte arraunlariek bereziki baina baita Orio Arraun Elkarteko laguntzaileek ere balizak jartzeko orduan. Lan bikaina egin dute Orioko antolatzaileek.

Esan bezala euri jasen ondorioz arraunlari, patroiek mela-mela, blai-blai  eginda amaitu dute erlojupekoa. Estropada hasi aurretik euritik babestu nahirik hainbat trainerilla Orioko errepideko zubi azpian geldirik ikusi ditugu.

Lehiaketari dagokionez, gazte edo jubenil mutilen mailan Getariarrak izan dira nagusi 13:55,91 denbora eginaz eta bigarren izan den San Pedrori 8 segunduko aldea atereaz eta horrela sailkapen nagusian bi puntuko diferentzia duelarik bihar Donostian ospatuko den azken jardunaldiko estropadan baino lehen. Zarauzko ontzia hirugarren sailkatu da getariarrek 22 segunduko aldea atera diotelarik. Esan behar ziaboga bakarrean San Pedro zela onena eta zarauztarrak bigarren segundu bakar batera eta getariarrak hirugarren 5 segundutara irteera nahiko txarra egin baitute eta irteera unean Getaria Arraun Elkarteko Bartolo Campos lehendakariaren marruak oso esanguratsuak izan dira, bigarren itzulia oso ona egin dute irabazle izan den Getariako trainerillak.

Emakumezko Gipuzkoako Trainerilla lehiaketan izan da gaurko ezustekorik handiena, orain arte estropada guztietan jau neta jabe izan diren getariarrak bigarren sailkatu baitira; Zumaia “A” ontzia izan delarik irabazle 14:13,76 denborarekin. Oriok ere bi trainerilla aurkeztu ditu estropada herrian ospatu dela kontuan izanik. Orio “A” laugarren sailkatu da, Zumaia “B” bosgarren eta Orio “B” zazpigarren parte hartu duten zortzi trainerillen artean.

Gizonezkoen Gipuzkoako Federazio Kopan 20 ontzik parte hartu dute. Zumaia “B” liga guztian erakutsi duen nagusitasuna nabarmenduz irabazle izan da 12:48,83 denborarekin. Orio “B” laugarren sailkatu da. Zarautz “D” bosgarren. Zarautz “C” zortzigarren, Zarautz “B” amargaren eta Zarautz mixtoa hemezortzigarren sailkatu da. Gaur Federazio Kopan honetan Oriok bi trainerilla aurkeztu ditu, Zumaiak hiru, Getariak bat eta Zarautz Arraun Elkarteak bost trainerilla.

Gizonezko senior mailako Trainerilla Ligako lehiaketa hasterako jadanik eguraldiak asko egindu hobera eta euria atertu du eta haizea ere asko baretu da, hori bai, arraunlariek Oria ibaiaren uren indarraren aurka arraunean egin behar izan dute. Estropadan Oriotarrak suertatu dira irabazle 12;34,99 denborarekin. Bigarren San Pedro sailkatu da, Zumaia bosgarren eta Zarautz seigarren 12,58,38 denborarekin. Getariarrak zazpigarren sailkatu dira.

Garbi da gaurko jardunaldian estropada guztietan Urola-Kosta eskualdeko ontziak izan direla nagusi. Ea bihar, ospatzen bada, zalantza handiak baitaude itsasoaren egoera dela eta balizak jartzerik egongo den edo ez  Kontxan, ere emaitza onak komentatzeko aukera dugun. Baina hori bihar izango da.

Gipuzkoako Ligako 7. jardunaldia Donostian.

Maiatzaren 16an, goizeko hamaiketan hasita Gipuzkoako Trainerillen Ligako 7. jardunaldia ospatu ahal izan da nahiz eta bi baliza bakarrik jartzetik egon den Kantauri itsasoaren baldintzak kontuan izanik. Beraz, maila guztietako estropadak erlojupekoan bi kaletara egin dira lau luze eta hiru ziabogetara.

Gazte mailan gaur ere Getariako mutilak izan dira garaile 13:49,91 denborarekin Ligan euren nagusitasuna handituz  San Pedro hirugarren sailkatu baita Zarauzko mutilak bigarren izan direlako azken luze ikusgarria eginaz eta olatu bikainak hartuz eta azkenean 17:05,07 denborarekin.

Emakumezko Gipuzkoako Trainerilla Ligako 7. jardunaldia gaurkoan Getaria “A” ontziak irabazi du 14:45,83 denbora eginaz, atzo irabazle izan ziren Zumaia “A” hirugarren sailkatu direlarik irabazleengatik 32 segundotara. Eguneko anekdota eta ezustekoa San Juan “A” trainerillako neskek eman digute helmugeratzean olatu baten hondartza aldera bultzatu ditu eta ontzia itzuli egin da. Arraunlari guztiak uretan amaitu dute eta hainbat ahalegin eta esfortzuren ondoren berriri uretaratzea lortu dute. Atzo blai-blai amaitu baitzuten euria zaparradengatik gaur ere bustita eta Sotuta amaitu dute neskak Donostiako Hondartzako futbol finalak ikusten ari ziren ikusle ugarien harridurarako.

Gizonezko Federazio Kopan irabazle San Pedro “B” ontzia izan da 12:53,35 denboarrekin. Zumaia “B”, Federazio Kopako liderrak, hirugarren sailkatu dira, Zumaia “C” bosgarren eta Zarautz “D” seigarren izan diora azken sailkapenean. Getaria “B” bederatzigarren izan dira.

Gizonezko Trainerilla Ligako astebukaera honetako irabazle nagusiak Oriotarrak izan dira, bi egunetako irabazle suertatu baitira. Oriotarrek ibilbide guztia egiten 12:19,80 denbora egin dute, bigarren Hondarribioa izan da, Zumaia bosgarren eta gure Zarautz Arraun Elkarteko ontzia atzo bezala seigarren sailkatu da 12:41,75 eginaz. Getaria zapigarren sailkatu da.

Eta gaurko jardunaldiarekin amaitu da 2010. urteko Gipuzkoako Trainerilla Liga. Orain, maiatzaren 22an eta 23an Mutrikun ospatuko diren Gipuzkoako Trainerilla txapelketak eta ondoren, maiatzaren 29an eta 30ean, Getarian antolatuko diren Euskadiko Trainerilla txapelketak geratzen zaizkigu. Aupa Zarautz.

2010-05-09

GIPUZKOAKO TRAINERILA LIGA  4. ETA 5 JARDUNALDIA

Gipuzkoako Trainerila Ligako 4. eta 5. jardunaldian Zarautz Arraun Elkarteko trainerilen emaitzak

Maiatzaren 8an, arratsaldeko 16:15ean hasita Pasaian San Juan Koxtape Arraun Elkarteak antolatuta ospatu den Gipuzkoako trainerila Ligako jardunaldia laburbiltzeko   gizonezko lehiaketetan San Pedroko trainerilak izan direla garaile nagusiak esan behar eta emakumezko txapelketan Getariako “A” taldea Liga guztian zehar azaltzen ari den nagusitasunaren erakustaldi berri bat egin duela.

alt

Honela, erlojupeko modalitatean eta bi ziaboga egin behar izan dituztelarik ibaiaren korrente eta haizeari aurre eginaz, gizonezko gazte edo jubenil mailan San Pedroko trainerila suertatu da irabazle 15:00,54 denborarekin eta Getariako trainerila bigarren izan delarik 15:01,86 denbora eginaz. Beraz, oso estua izan da erlojupekoa eta justu-justi nagusitu dira San Pedrotarrak. Gaur ere zarauztar gazteen trainerila laugarren sailkatu da baina irabazleengatik hurbilago ibili dira 15:19 denbora eginaz, beraz, esperantzako emaitza izan dela esan behar.

Emakumezko Gipuzkoako Trainerila Ligako jardunaldi berri honetan ere Getariako “A” nesken taldea izan da garaile 16:17,30 denbora eginaz helmugan eta bigarren Zumaia “A” izan da. Azken sailkapenean bosgarren izan da Zumaia “B” eta Getaria “B” zazpigarren heldu da eta emakumezko trainerilen sailkapena San Juan “B” taldeak itxi du.

Gizonezko senior mailako Federazio kopan 16 trainerilek parte hartu dute eta San Pedro “B” trainerila izan da irabazle 14:27,51 denbora eginaz orain arte jokatu diren beste hiru jardunaldietan nagusi izan den Zumaia “B” bigarren heldu delarik 14:34,75 azken denborarekin. Zarauzko “D” trainerila gaur ere laugarren sailkatu da aurretik San Juan “B” trainerila izan delarik. Zarautz “C” sailkapen orokorrean zazpigarren sailkatu da eta gaurko honetan Zarautz “B” taldearen ordez Zarautz mixto trainerilak parte hartu du hamalaugarren sailkatuz.

alt

Eta azkenik, Gizonezko senior mailako Gipuzkoako Trainerila Ligan 10 trainerilek parte hartu dute. Gaurko estropadan San Pedro izan da nagusi 13:58,14 denborarekin. Bigarren Orio sailkatu da 5 segundutara, San Juan hirugarren izan da, Hondarribia laugarren, Zumaia bosgarren eta Zarautz seigarren sailkatu da Gaizka San Miguel infantil mailako mutilo gaztea patroi izan dutelarik.

Gipuzkoako Trainerila Ligako 5, jardunaldiari dagokionez, gaur goizean, igandea, Hondarribian ospatu da. Atzo bezala, erlojupean egin den lehiaketan gizonezko jubenilen mailan oso estropada lehiatuan San Pedro garaitu zaio Getariako gazte mailako arraunlariei 26 ehuneko bakarrik atereaz helmugan. Zarauzko jubenilen trainerila gaur hirugarren sailkatu dira San Juan atzean utzi dutelarik eta garaile izan diren San Pedro trainerilagatik 10 segundotara. Dirudi Zarauzko gazteak maila egokiagoa lortzen ari direla eta ea Gipuzkoako txapelketarako eta aurten Getarian maiatzaren 29 eta 30ean antolatuko diren Euskadiko Txapelketarako oraindik ere emaitza hobeak lortzen dituzten.

Gaur ere emakumezko Gipuzkoako trainerila ligako 5. jardunaldia Getaria “A” taldeak irabazi du 16:40,70 denbora eginaz, bigarren Zumaia “A” sailkatu da liga guztian bezala, 16,57,24 denborarekin, Zumaia “B” laugarren izan da eta Getaria “B” zazpigarren. Ea laster, datorren denboraldian adibidez, zarauzko neskak ere arraunean lehiatzen ikusten ditugun. Animatu Zarauzko neskok!

Gizonezko seniorretako Federazio Kopan gaurko berriro  Zumaia “B” izan da garaile 14:05,28 denborarekin. Bigarren San Pedro “B” sailkatu da, hirugarren San Juan “B” eta Zarautz “D” laugarren. Zarautz “C” trainerila gaurko honetan oso ondo gidatuta Jokin Aranberrigatik seigarren izan da helmugan.  Getaria “B” hamaikagarren eta Zarautz “B” hamabigarren Zumaia “C” ondoren sailkatu delarik.

Gipuzkoako Trainerila liga gaurko honetan lau kaletara eta hiru ziabogatara ospatu da. Gaur Hondarribia izan da irabazle 13:27,67 denbora eginaz, batez ere itzulerako bi luzeetan laugarren kaleak emandako babesa aprobetxatzu momentu horretan batere haizerik ez baitzegoen. Bigarren San Pedro sailkatu da 3 segundotara eta Oriotarrak hirugarren sailkatu dira 13:34,12 denborarekin. Zumaia laugarren izan da eta Zarautz seigarren atzo bezala.

Hurrengo bi jardunaldiak datorren astebukaeran ospatuko dira, larunbatean, maiatzaren 15ean Orion eta igandean Donostian.

2010-05-01

Maiatzaren lehen astebukaerako Zarauzko Arraun Elkarteko trainerilen kronika:

  "Maiatzaren 1ean, goizean zeru hodeitsua eta tarteka hainbat zaparrada izan direlarik Donostiako Kontxan Gipuzkoako Trainerilen Ligako 2 jardunaldia ospatu da. Gizonezko gaztetxo edo jubenilen mailan 5 trainerila izan dira partaide,  eta irabazleak Getariako gazte mailako trainerilako arraunlari bikainak .izan dira 12:43,59 denbora eginaz.. Zarauztarren trainerila laugarren sailkatu da. Zarauztar gaztetxoek umore finez zioten bezala teknika pixkat eta indar pixkat falta omen zaie. Beraz, pixka bat bakarrik bada laster lortuko dituzte emaitzak hobeak. Animo mutilak.

Emakumezkoen lehiaketari dagokionez, zazpi trainerilek parte hartu dute Orioko trainerila ez baita azaldu. Getaria “A” taldeko neskak izan dira nagusi 14:01,21 denbora eginaz. Bigarren Zumaia “A” taldea sailkatu da 14:04,00 denborarekin. Eta zazpigarren postua  Zumaia “B” trainerilarentzat izan da

Ondoren, eta jadanik goizean ipar-medebaldeko haizea asko baretu da eta arraun egiteko baldintza hobeak eta egokiagoak zirela adituen iritziz hasi da senior mailako Gipuzkoako Federazio Kopa. Partaide izan diren 15 trainerilen artean 12:28,06 denbora eginaz Zumaia “B” taldea izan da garaile lehengo astean Donibane Lohitzunen egin zen estropadan bezala. Zarautz “D” taldea laugarren sailkatu da. Ondoren Zumaia “C” eta Getaria “B” sailkatu dira. Zarauztarren ontziei dagokionez, Zarautz “B” hamargarren sailkatu da eta Zarautz “C” hamaikagarren. Beraz, Zarautz Arraun Elkarteko bi trainerila hauen artean apustu edo desafio bat baino gehiago sor daitezke denboraldian zehar.

Eta gaurko Langileen Eguneko estropada lehiaketarekin amaitzeko, Gipuzkoako Trainerila Liga 2010ko ospatu da. Bertan hamar Arraun Elkarteko taldeek parte hartu. Denborarik onena San Pedroko ontziak lortu du 11:48,76 eginaz. Bigarren Zarautz izan da 11:56,25 eginaz eta hirugarren Zumaiako trainerila 11:58,80 denbora eginaz. Oriotarrak bosgarren sailkatu dira eta getariarrak zazpigarren.

Bihar goizean goizeko 11:00eta hasita Gipuzkoako Trainerila Ligaren 3. jardunaldia Getarian ospatuko da. Lehiaketa bi kaletan egingo denez erlojupeko modalitatean ikuskizun zertxobait motelduko da denok desiratzen baikaude Gipuzkoako trainerila onenak launaka lehiatzen ikusteko.

Hori bihar izango denez, kronika biharko utziko dugu.

 2010.04.18 EUSKADIKO BATEL TXAPELKETA

Euskadiko Batel Txapelketan

Infantil mailako zarauztarren batela laugarren.

alt

Ibon Aldabaldetreku entrenatzailearekin batera  Iraitz Cordero, Imanol Eizagirre, Mikel Lopetegi eta Iñaki Tarango.
Behean infantil mailako bi patroiak: Iñaki Aldabaldetreku eta Gaizka San Miguel.

Zarautz Arraun Elkarteko hiru batelek parte hartu dute asteburu honetan Sestaon jokatu den Euskadiko Batel txapelketan. Horrela, larunbatean ospaturiko sailkatze estropadetan infantil mailako mutilak, kadete mailakoak eta jubenil mailakoak parte hartu dute. Infantil mailako mutilak lortu dute sailkatzea finalerako eta igandean ospaturiko estropada lehiaketan laugarren postua eskuratu dute. Deustu izan da irabazle, bigarren Koxtape sailkatu da, hirugarren Ondarruako batel aeta laugarren Zarautz Arraun Elkarteko batela

Datorren asteburutik hasita ZAE-ko jubenil mailako mutilak eta senior mailakoak Gipuzkoako trainerilla Ligan lehiatzen hasiko dira.